Gaurko sanpelaiotako egitaraua:

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2014ko ekainaren 24a

Ekainak 25, asteazkena: - 11:30ean. San Pelaio ermitan, Udaberri abesbatzaren kontzertua. - Ondoren.  Iñurritzako Jubilatuen Elkartean, Udaberri abesbatzakoei hamaiketakoa, eta Eguneko Zentrokoei bazkaria eskainiko zaie. - 12:00etan.  Suziriak eta txupinazoa botako dituzte udaletxeko balkoian. Juan Luis Illarramendi alkateak makila emango dio Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiari. - Ondoren. Kalejira egingo dute trikitilari, buruhandi eta erraldoiekin. - 18:30ean. Haurren XXXVI. Agerraldia. - Aldi berean.  Txarangazokin festa giroa Azken Portuko Plaza Gorritik hasita. - 20:00etan. Talde guztiek elkarrekin joko dute Lege Zaharren Enparantzan. - 20:30ean.  Munoan txosnak irekiko dituzte Transpelaiorekin. - 23:15ean.  Txosnetatik Lege Zaharren Enparantzara Elektrotxarangarekin kalejira egingo dute. - 23:30ean.  Helduen Danborrada. Geltoki parketik hasi eta Foruen kaletik barrena, Lege Zaharren Enparantzara helduko dira. - 23:45ean.  Lege Zaharren Enparantzan, danborradako ordezkariek aurtengo San Pelaio Makila emango diote Raquel Azkueri. - 00:00etan.  Lege Zaharren Enparantzan banderaren igoera. Txupinazoa eta suziriak botako dituzte, ereserkia kantatu bitartean. - Ondoren.  Helduen Danborradako konpainia guztiek elkarrekin joko dute. - 00:00etan.  Iñurritzan banderaren igoera eta txupinazoa. - 00:00-03:00.  Munoan drogei buruzko informazio eta analisi zerbitzua. - 00:15ean.  Musika Plazan dantzaldia Laket taldearekin. - Aldi berean.  Helduen Danborrada herriko kaleetan zehar, Musika Plazan elkarrekin jotzeko. Gero Kale Nagusitik Geltoki parkera joango dira. - 00:30ean.  Txosnetan kontzertuak Las Tuerkas eta Rombos Negros taldeen eskutik. - Ondoren.  Erromeria Aldats taldearekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide