Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
›Hainbat hilabetetan Oriotik Bentara doan errepidea itxita izan da, hasieran luizi baten eraginez bertatik ibilgailuak pasatzea arriskutsua zelako, eta ondoren errepidea konpontzeko lanak martxan izan direlako. Udaletik jakinarazi dute lanak bukatu dituztela eta falta den bakarra errepidea asfaltatzea dela. Gaur, Aizperro eta Itzaiz baserrien arteko bidea asfaltatuko dute, eta bihar Txankako biribilgunetik Aizperro baserrira arteko errepidea. Ondorioz, bi egunetan errai bat itxita izango dela ohartarazi du udalak.