Azpeitiko plaza eraberritzeko Jarraipen Batzordearen lehen bilera, gaur, asteartea

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 24a

Plazako eraberritzearen Jarraipen Batzordea gaur bilduko da lehenbizikoz. Ekainaren 13, 14 eta 15ean egindako herri-galdeketan jasotako erantzunak aztertu eta plaza eraberritzeko kontutan hartuko ditu batzordeak. Hitzordua 17:30ean izango da udaletxean eta Azpeitiko Udalak dei egiten die parte hartu nahi duten herritar guztiei bertaratu eta batzordean parte hartzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide