Antzerki Topaketak iragarriko dituen kartela.
Azpeitiko XXXII. Euskal Antzerki Topaketak izango dira udazkenean. Iragarriko dituen irudia edo kartela erabaki dute: Cristobal Aguiló Dominguezen lana izan da kartel lehiaketaren irabazlea, epaimahaiaren eta herritarren iritzia kontutan hartu ondoren. Irabazleak 900 euro jasoko ditu. Lehiaketara 32 lan aurkeztu dira eta denak erakusgai egon dira Betharrametan.