Zarauzko VI. Lore eta Landare Azoka ospatuko dute larunbatean

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 24a

Zarauzko Zigordia kalean jarriko dituzte postuak larunbatean, eta 10:00etatik hasi eta 14:00ak arte bertako zein kanpoko produktuak izango dira horietan salgai: loreak eta zuhaixkak, lorategitako apaingarriak, lore poteak, sukalderako landare usaindunak.... Gogoratu dute azoka horiek "arrakasta handia" izaten dutela, eta herritarrei erosketa gune egoki bat eskaintzeaz gain, ekoizleari zuzeneko salmenta egiteko aukera ematen diotela. Ildo horretatik, Zarauzko Udalak lore eta landare azokak sustatzen lagundu nahi du: "Azokak gure kulturan ohitura handia duten ekimenak dira. Betidanik, baserritarrek zuzenean saldu izan ohi dute merkatuan. Modu honetan, harreman zuzena sortzen da  kontsumitzailea eta baserritarraren artean. Elkar ezagutza honek aukera ematen digu erostera goazen produktua nola ekoitzia izan den jakiteko. Beraz, konfiantza handiagoa sortzen da ekoizle eta kontsumitzailearen artean". Lore eta landare azoka dela-eta, balkoi eta etxe inguruak apaintzeko aukera "ezinhobea" da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide