Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur Gazte Eguna ospatuko dute Zarautzen, estreinakoz. Sanpelaioen atarian, festa «herrikoiagoa» egitea erabaki du Zarauzko Gaztelekuak, Gazteria Sailarekin elkarlanean: «Tradizioa Gaztelekuan bertan ikasturte amaierako festa egitea da, baina festa herrikoiagoa egitea da asmoa, gazteak herriko festetan barneratzeko helburuarekin».
Egun osoko egitaraua antolatu dute horretarako. Festa parte-hartzailea egite aldera, 12:00etan pasta lehiaketarekin hasiko dituzte ospakizunak. 14:00etan, sari banaketaren ondoren, gazte bazkaria egingo dute Zuberoa kalean. Bazkalostean, berriz, koadrilen arteko jolasak egingo dituzte, eta 18:00etan festa Amaia Txintxurreta disko-jartzaileak girotuta. Eguna ongi amaitzeko, apar festa egingo dute. Gazteak animatu dituzte «eurentzat prestaturiko egunean» parte hartzera.