Oriotarrentzat txartelak salgai jarriko dituzte ekainaren 27tik uztailaren 3ra bitartean. (Egilea: Aiora Larrañaga)
Uztailaren 17tik 20ra bitartean Bisiguaren Festa egingo dute Orion eta aurreko edizioetan bezala Orioko plaza jatetxe bihurtuko da. Aurtengoan, oriotarrek egun horietarako antolatuko dituzten bost otorduetan bisigua dastatzeko lehentasuna izango dute, horregatik Orioko Udalak ekainaren 27tik uztailaren 3ra bitartetan Bisiguaren Festako txartelak erosteko aukera zabalduko du oriotarrentzat.
Txartelak 50 eurotan izango dira salgai eta prezio horren baitan antxoak gatzetan, tomate entsalada hegaluzearekin, zainzuriak, bisigua parrilan errea eta postrea dastatzeko aukera izango dute; menuaren barruan sartuko dira edaria eta kafea. Erresarba egin nahi dutenek, 943-835565 telefono zenbakira hots egin behar dute astelehenetik larunbatera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara; igandean, berriz, Turismo Bulegoan 10:00etatik 13:00etara izango da zabalik.