Ostegun iluntzean musikaren festa egingo dute Orioko plazan. Euskadiko Ikasleen Gazte Orkestrak kontzertua emango du 20:00etatik aurrera eta Orioko Herri Ikastolako 140 ikaslek orkestra gaztearekin batera Benito Lertxundiren hiru abesti kantatuko dituzte. Denera 220 musikari baino gehiago igoko dira oholtza gainera.
Euskadiko Ikasleen Gazte Orkestra 10-15 urte bitarteko ia ehun gaztetxok osatzen dute. Urtero astebeteko egonaldia egiten dute beren arteko harremana sendotzeko eta entseatzeko eta aurten Txurruka aterpetxean daude. Musikari gazteak Orion daudela aprobetxatuz Orioko Herri Ikastolak Xabier Lizasoren bitartez Orioko plazan kontzertua ematea proposatu zion gazte orkestari. Gogo onez onartu zuen Euskadiko Ikasleek Gazte Orkestrak proposamena eta kontzertua osatzeko ikastolako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 140 haurrek ere parte hartuko dute saioan. Oriotarrek Benito Lertxundiren
Baldorba,
Oi Lur! eta
Oi ama Euskal Herria! abestiak kantutuko dituzte orkestrak lagunduta.
Getarian ere saioa
Euskadiko Ikasleen Gazte Orkestra eskualdean izango dela aprobetxatuz Getarian ere kontzertua emango dute. Larunbatean izango da saioa 20:00etatik aurrera Cristobal Balenciaga Museoan. Sarrerak salgai daude aldez aurretik Turismo Bulegoan eta egunean bertan lehiatilak