Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteazkenean ohiko udalbatzarra egingo du Orioko udalbatzak. 20:00etan hasiko da bilera eta hurrengo gaiak aztertuko dituzte; 2014ko udal aurrekontuari behin betiko onarpena ematea; Orioko Hiri Antolamendurako Plan Nagusia prestatu, tramitatu eta onartzeko prozesuari dagokion herritarren parte-hartze programa eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Motondoko ingurumen balioak berreskuratzeko proiektua besteak beste.