Egitaraua: Azpeitiko Orkatz 21. urteurrena

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 23a

Azpeitiko Orkatz Kultur Elkarteak 21 urte betetzen ditu eta ospatzeko bertso saioak eta kontzertuak antolatu dituzte besteak beste. Egitaraua Ekainak 27, ostirala - 22:30ean: bertso saioa Jon Maia, Unai Iturriaga, Eneko Lazkoz eta Eneritz Artetxe bertsolariekin. Ekainak 28, larunbata - 11:30ean: batzarra. Ondoren, luntxa egingo da. - 22:00etan: Kontzertuak. Verräter, The Friday´s Crew eta Egurra Ta Kitto talde azpeitiarren eskutik. Herriko tabernen auzia Azpeitiko Libre dinamikak antolatu du kultur elkartearen urteurrena. 35/02 sumarioaren edo Herriko tabernen auziko auzipetuek epaiaren zain jarraitzen dute. Euskal Herriko 110 herriko taberna ere epaitu dituzte, ETA finantzatzea egotzita eta «erantzule zibil» izatea leporatuta. Horien artean Azpeitiko Orkatz dago, ixteko arriskuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide