Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo, igandea, goizean jokatu zen Azkoitiko eta Azpeitiko xake kirol kluben arteko erronka. Azkoitiarrek irabazi zuten Azpeitiko udaletxeko arkupetan jokatutako lehiaketa. Talde bakoitzetik bost jokalari aritu ziren lehian. Guztira 25 partida azkar jokatu zituzten, eta jokalari bakoitzak bost minutuko bost partida jokatu zituen aurkaria txandakatuz.
Azkoitiko xake klubaren partaideak honakoak izan ziren: Anibal Fernandez, Egoitz Irure, Hector Sanchez Gipuzkoako absolutuan azpitxapelduna, Carlos Sanchez jubenil mailan Gipuzkoako txapelduna eta Jon Kuende. Erronkan parte hartu zuten azpeitiarrak, aldiz, honakoak izan ziren: Aitor Elustondo, Daniel Veselinov, Josu Oiarzabal, Juan Carlos Fernandez eta Aner Alonso.
Antolatzaileek adierazi dutenez: "Jendeari xake modalitate desberdinak erakusteko helburua lortu dugu".
Azpeitiako xake kirol klubak jakinarazi nahi du Sindikatu Zaharreko hirugarren solairuan biltzen direla 17:30etik aurrera astelehen eta ostegun arratsaldetan. Norbaitek interesa izanez gero, bertara joan edo 665-700 501 telefono zenbakira deitu dezake Iñakirengatik galdetuz.