Gaur hasten da Minbiziaren aurkako Gipuzkoako elkarteak antolatutako kanpaina. Informazio kamioia eskualdeko hainbat herritatik pasatuko da azaleko minbiziari buruzko informazioa eskainiz, hilabete batez. Egokitutako kamioia, eskualdeko hondartzetara eta kiroldegietara joango da langile kualifikatu eta borondatezkoekin erabiltzaileei, eta batez ere umeei, azaleko minbizia ekiditeko aholkuak emateko asmoz.
Nahi dutenen guztiei azaleko melamina neurtuko diete eguzki izpien aurrean egon dezaketen denbora ezagutzeko. Baita ere, eguzkia modu egokian hartzeko kontuan izan behar direnak azaldu eta autoesplorazioak egiten erakutsiko dituzte. Herritarrek dituzten zalantza guztiak entzungo dituzte azaleko minbiziaren aurkako kamioian.
Kanpaina astelehenean hasiko da Donostiako hondartzetan, eta uztailean pasatuko da eskualdetik: uztailaren 10ean eta 11n Zumaian; uztailaren 14an Zarautzen; eta, uztailaren 15ean Aian. Ordutegia 10:00etatik 13:00etara izango da.