Aurtengoan ere auzoko gazteek herri kirol saioa jokatuko dute. (Egilea: Iturriozko festa batzordea)
Jaietan murgildu ziren asteburuan Aiako Iturriotz auzoan, gorputza berotzeko mus txapelketa eta erromeriaz gozatu zuten, baina bihar izango dute egun handia Iturriotzen. San Joan Egunerako egitarau oparoa prestatu dute festa batzordeko kideek, auzoko gazteen arteko herri kirolak, bertso saio eta erromeria antolatu dituzte. Bestalde, aurreko urtetan bezala ez da faltako auzotarren arteko bazkaria trikitilari eta bertsolariez girotuta.
Ekainak 24, bihar
-10:30ean meza.
-Jarraian auzoko gazteen arteko herri kirolak.
-Ondoren Sustrai Colina eta Iker Zubeldia bertsolarien eta Tapia eta Leturiaren saioa.
-Eguerdian bazkaria.
-21:30ean Tapia eta Leturia trikitilariak.
Ekainak 25, etzi
-12:00etan meza.
-Jarraian hamaiketakoa.