Zarauzko galtxagorri bizardunen oharra: "Inposaketarik ez, piper potorik ez!"

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 23a

http://vimeo.com/98742328

http://vimeo.com/98742328 Zarauzko galtxagorri bizardunek bandera espainola kendu dute udaletxeko balkoitik, euskara eta euskal nortasuna aldarrikatze aldera. Bideoan jaso dute ekimena, eta honako oharra bidali dute Urola Kostako Hitzara: "INPOSAKETARIK EZ, PIPER POTORIK EZ! Zarauztarrok duela hilabete batzuk jasan genuen inposaketa berria dela eta, herritar batzuk guregana jo zuten. Jakinik eskaria betetzeko dugun abilezia eta eskatutakoa guztiz zilegia zela, martxan jarri ginen. Baina zer inposatu ziguten bada? Udaletxeko balkoian jarri zuten eta guri mina eta amorrua besterik eragiten ez digun beste herrialde bateko bandera zen, Espainiar Erresumako bandera, hain justu, gu geu garena izaten guri aske erabakitzen uzten ez digun inperioaren bandera. Gure artean piper potoa deiturikoa. Galtxagorriak, zarauztarrak eta euskal herritarrak izaki, gure hizkuntza eta nortasuna defendatuko ditugu. Horregatik, Espainiar Erresumak inposatzen digun ikurra errefusatu nahi dugu. Baita erresuma horretatik datozen bestelako inposaketak ere. Esaterako, gure herrian ditugun txapelokerrak. Gauzak horrela, duela egun batzuk lanean jarri ginen, eta galtxagorriek dugun famari ohore eginez, udaletxeko paretan gora joan eta piper potoa kendu genuen. Herritarroi gure lana ezkutatu diguten arren, gu ikustea zaila baita, kamera bereziz grabaturiko froga zintzilikatu dugu sare sozialetan. Eskaturikoa bete dugu, eta behin eta berriz beteko dugu, herritarron hitza errespetatu beharko luketeela uste baitugu. Beraz, ez kikildu, altxa eta aldarrikatu dagokiguna! Denon borrokaz irabaziko dugu!! Gora Zarautz!!"

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide