Aurkeztu dituzte Orioko hiru taldeetako arraunlariak

Onintza Lete Arrieta 2014ko ekainaren 22a

Urtero  bezala, herriko plazan aurkeztu ditu Orio Arraunketa Elkarteak hiru taldeetako arraunlariak: TKE, Euskotren eta KAE1 ligetakoak, alegia. Aurtengoan, gainera, bat egin du elkarteak Kilometroak 2014rekin. Herrian ospatuko da Gipuzkoako Ikastolen jaia urrian, eta aurkezpenaren amaieran Erria txikota! aurtengo leloaren pankarta jarri dute traineru gainean. Lehendakariaren eta entrenatzaileen hitzak Arraunlariak banan-banan aurkeztu ondoren, arraun elkarteko lehendakari Ibon Huegunek eskerrak eman dizkie arraunlari guztiei, eta baita herritarrei ere, beti alboan taldeak animatzen aritzeagatik. Hiru entrenatzaileek ere hitz egin dute. Emakumezkoen taldekoak, esaterako, herriko neskei dei egin die arraunera animatu daitezen. Gogoratu du Euskotren ligan aritzeko lehia bizia egongo dela, eta herritarrei ere dei egin die taldea bultzatzera gerturatu dadin hilaren 12an. KAE1 ligako Asier Colina entrenatzaileak esan du ahalik lan onena egiten saiatuko direla, eta azkenik, TKE ligan ariko den taldearen entrenatzaile Igor Makazagak hartu du hitza. Berak ere Colinaren mezu bera helarazi du, eta gaineratu du taldeak baduela bandera gosea, eta herritarrek ere hala izango dutela, eta horretan saiatuko direla. Aurkezpena hasi aurretik, TKEk argitaratzen duen aldizkariari begira (Onintza Lete Arrieta/Hitza) Herritarren interesa piztu du aurten ere aurkezpenak (O.L.A./Hitza) Aurtengo arraunlariak (O.L.A./Hitza) Erria txikota! leloarekin (O.L.A./Hitza) (O.L.A./Hitza)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide