Orioko Herri Ikastolak triatloi proba herrikoia antolatu du sanpedroetarako, Udalaren laguntzarekin. Ekainaren 27an jokatuko dute, arratsaldez eta ikastolan hasi eta bukatuko da. Bertan parte-hartu nahi dutenek ekainaren 25a bitartean eman ahal izango dute izena Ikastolan bertan, Karela kiroldegian edo kultur etxean.
Hiru mailatan banatu dute proba, eta maila bakoitzari dagokion distantzia hurrengoa da.
Gaztetxoak (Lehen Hezkuntzako 4.,5. eta 6. mailakoak) 100 metro igerian, 2 kilometro bizikletan eta 800 metro korrika egin beharko dute, 17:40ean hasita.
Gazteak (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak) 18:00etan abiatuko dira, eta hauek osatu beharreko lana honakoa: 200 metro igerian, 3 kilometro bizikletan eta 1.000 metro korrika.
Azkenik, 18:30etik aurrera, helduen arteko lehia izango da; hau da, 1997an edo lehenago jaiotakoen arteko norgehiagoka. Helduek 300 metro igeri, 6 kilometro bizikletan eta 1.800 metro korrika egin beharko dute.