Azkoitia-Azpeitia xake erronka jokatuko dute etzi Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 20a

Azpeitiko eta Azkoitiko xake kirol kluben arteko erronka antolatu dute igande honetarako. Azpeitiko udaletxeko arkupetan izango da erronka, 11:30ean hasita. Talde bakoitzetik bost jokalari arituko dira lehian. Partida azkarrak izango dira, jokalari bakoitzak bost minutuko bost partida jokatuko ditu aurkaria txandakatuz. Antolatzaileek adierazi dutenez helburua jendeari xake modalitate desberdinak erakustea da, eta beste txapelketa batzuetarako entrenamendu moduan balio izatea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide