Zestoako Festa Batzordeak bilera deitu du asteazkenerako

Zestoako Hitza 2014ko ekainaren 23a

Ekitaldi nagusiak zehaztea izango da asteazkeneko bileraren helburua, eta ahalik eta herritar gehien bertaratu daitezen dei egin dute. 19:30ean elkartuko dira, kultur etxean. Horrez gain, udalak jakinarazi du Garagardo Azoka antolatzeko oraindik ez dela talderik aurkeztu. Horren aurrean, hamar eguneko epea zabalduko dute interesa duten herriko taldeek izena eman dezaten, kultura@zestoa.net helbidera idatzita. Abuztuaren 21etik 24ra bitartean egiten dute Garagardo Azoka.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide