Joan den asteburuan hasitako San Joan jaiei jarraipena emango diete asteburuan Urrestillan, eta datorren astean ere festa giroan ibiliko dira. Egitarau zabala antolatu du festa batzordeak, haur, gazte nahiz helduentzako. Gaurko pilota partidek emango diote hasiera festari. Aurreneko partidan Aritz Lasa eta Xabier Tolosa ariko dira Erik Jaka eta Beñat Rezustaren aurka. Bigarren partidan Yves Sallaberry Xala eta David Merino izango dira Joseba Ezkurdia eta Aitor Zubietaren aurka lehian. ETB1ek zuzenean emango ditu partida hauek, 22:00etatik aurrera. Gaueko autobus zerbitzua Bisitariek San Joan festetara joateko autorik hartu behar ez izateko, autobus zerbitzu bat egongo da asteburuetan. Hala, gaur 22:30ean aterako da Azpeititik Urrestillarako autobusa eta 04:00etan aterako da itzultzekoa. Bihar, larunbata, 17:30ean eta 22:30ean abiatuko dira Urrestillara, eta 05:00etan eta 06:00etan itzuliko dira Azpeitira. Astelehenean, berriz, 22:30ean joango da Urrestillara, eta 01:30ean eta 06:00etan aterako dira itzulerakoak.
Urrestillako sanjoanetako egitarua
-22:15. Pilota partidak.
-Ondoren, Gugaz taldearekin erromeria.
- Bihar, ekainak 21. Gazte eguna.
-17:30. Artisau azoka.
-19:00. Sorgin-poteoa.
-21:00. Gazte afaria.
-23:00. Kontzertuak: Glaukoma, McOnak eta Garilak 26.
- Ekainak 23, astelehena. San Joan bezpera
-20:00. Poteo herrikoia egingo dute.
-21:00. Txupinazoa eta herri afaria.
-00:00. Sanjoan zuhaitza sartzea eta sua piztea.
-00:30. Dantzaldia, Laket taldearekin.
-12:00. Meza.
-12:45. Azpeitiko Udal Musika Bandaren emanaldia.
-15:00. Buruhandiak.
-16:30. Haurrentzako puzgarriak.
-17:30. Merienda.
-22:00. Urrestillako gaztetxoak plazara ekitaldia.
-12:30. Sagardo dastaketa.
-14:00- 14:45. Muserako izen ematea.
-15:00. Mus Txapelketa.
-17:00. Urrestillako pailazoekin ikuskizuna.
-22:00. Mojito gaua.
-16:00. Herri jolasak haurrentzat.
-23:00. Zuhaitzaren entierroa.