sasoian.info
Gabanesen Oroimenezko V. Txapelketako finalak jokatuko dituzte gaur arratsaldean, 18:00etan hasita, Frontoi Txikian. Bertan, Zarautz Kirol Elkarteko pilota ataleko parte hartzaileak ariko dira lehian. Gazteen mailako finalean, Jokin Ugarte-Urko Urzelai bikotea Aitor Artetxe- Aner Perezen ariko dira. Nagusien mailako finalean, bien bitartean, Nestor Etxeberria-Iker Olaskoaga eta Alex Ostolaza-Gorka Ostolaza bikoteak ariko dira nor baino nor. Finaleko partidez gain, beste neurketa batzuk ere jokatuko dituzte: batetik, Ander-Aimar Iñaki-Inaxioren kontra; eta bestetik, Oierren eta Jonen arteko buruz burukoa. Jardunaldi amaieran sariak banatuko dituzte; eguraldi txarra egingo balu, Zinema pilotalekuan egingo dute jardunaldia.