Ikastaro ugari eskainiko dituzte uztailean Zarauzko KZgunean

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 20a

Zarauzko KZguneak hainbat ikastaro antolatu du uztailerako. Besteak beste, metaposta, tablet, softonic, gmail, gimp, informatika lainoan, google itzultzailea, writer, oinarrizko internet, impres, facebook, calc eta wevide-ri buruzko eskolak eskainiko dituzte, doan. Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek Zarauzko Kzgunera jo beharko dute, Zigordia  kaleko 34. zenbakiko lehenbiziko solaira edota telefonoz deitu, 943-023687 zenbakira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide