Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar arratsaldean Gazteizko Indarra taldeko halterofilia aretoan Euskadiko 17 urtez azpiko eta junior txapelketak jokatuko dituzte. Gipuzkoako hautagaiak bost pultsolari zarauztar deitu dituen arren, hiruk hartuko dute parte. 17 urtez azpiko Euskadiko txapelketan Gipuzkoako selekzioa ordezkatuko dute Ximon Lopez eta Imanol Zulaika zarauztarrak. Juan Valens ere hautatu dute, baina ikasketak medio ez du txapelketan parte hartuko.
Euskadiko Junior Txapelketan, berriz, Ibon Eguzkitza eta Imanol Zulaika ariko dira Gipuzkoako selekzioarekin. Danel Lopezek ere ezingo du parte hartu, lanagatik.
Urte osoko lana ikustea espero dute Zarauzko entrenatzaileek pultsolariek lortuko dituzten emaitzetan.