Doako bisita gidatua antolatu du iganderako Donejakue Bideareb Interpretazio Zentroak

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 19a

Orioko Goiko Kaletik igarotzen da Donejakue Bidea. (Egilea: Orioko Udala) Asteburuan Euskal Kostaldeko Museoen Egunak izango da eta horren harira Orioko Donejakue Bidearen Interpretazio Zentroak Orioko Alde Zaharrean barrena bisita gidatua antolatu du, XII. eta XIII. mendeetan Kostaldeko Donejakue bideak Orioko herriaren garapenean izan zuen eragina herritarrei azaltzeko. Bisita igande eguerdirago antolatu dute eta doakoa da. Bertan parte hartu nahi dutenek Orioko plazan 12:00etan bildu beharko dute. Antolatzaileek jakinarazi dute ez dela erreserbarik egin beharko. Bisita gidatuari buruzko informazio gehiago nahi dutenek 943 83 55 65 telefono zenbakira hots egin edo www.euskalkostaldearen-museoak.com webgunea bisitatu behar dute

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide