Zumaiako frontoirako 750.000 euro eta Azpeitiko igerilekurako 550.000 euro bideratuko ditu aldundiak

Nerea Uranga 2014ko ekainaren 19a

Frontoia eraikitko duten tokia (Aiora Larrañaga/Hitza) Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko 41 kirol instalazioetarako 7.025.000 euro bideratuko dituela azaldu du gaur. Proiektu horiek 2014-2016 Kirol Ekipamenduen Planaren barrukoak dira.  Diru laguntza handiena jasoko duten proiektuen artean Urola Kostako bi daude: batetik, Zumaiako frontoi luzea eraikitzeko 750.000 euro; eta, bestetik Azpeitiko udal igerilekuaren instalazioak handitzeko 550.000 euro. Baina, eskualdeko beste herri batzuetako kirol azpiegituretarako ere aurreikusi du dirua: Zarauzko Asti kirolgunea birmoldatu eta handitzeko 300.000 euro; Orion hidromasajeak kendu eta gimnasioa handitzeko 41.329 euro; eta, Getarian Askizuko frontoia ixteko 15.578 euro. Kirol Ekipamenduen Planaren helburua, "herritarrei, edozein udalerritan bizirik ere, ariketa fisikoa egiteko aukera eskainiko dieten Gipuzkoa osorako kirol azpiegitura sare orekatu eta eguneratu bat finkatzea da". Dokumentuaren berri Ikerne Badiola Kultura, Gazteria eta Kiroleko diputatuak eta Asier sarriegi Kiroleko zuzendariak eman dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide