Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur Musikaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta horren baitan Aitor Olea Juaristi organo-jotzaileak kontzertu pedagogikoa emango du 20:00etatik aurrera Orioko parrokian. Besteak beste, organoak nola funtzionatzen duen, organoko tutuak zein diren azalduko du; horretaz gain, organoko jokoak eta bere konbinazio artistikoak herritarrei azalduko dizkie.