Azkoitian teniseko pista berria estreinatu dute

Nerea Uranga 2014ko ekainaren 19a

teniseko pista berrian openeko finalaurrekoko jokalariak (Txerloia Tenis Kluba) Azkoitiko Tenis Openeko binakako finalaurrekoa jokatuz estreinatu dute Azkoitiko Txerloiko teniseko pista berria. Larunbat honetan, berriz, openeko finalak jokatuko dituzte. Denera hamar final dira: 09:30ean hasiko dira alebin neskak eta mutilak binaka, eta infantilak banaka. Segidan, beteranoek, emakumezkoek, gizonezkoek eta gazteek banaka jokatuko dute. Eta, bukatzeko, infantilak binaka, eta alebin mutilak eta neskak banaka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide