Arrauneko KAE 1 Liga Zumaiako XIX. Bandera jokatuz hasiko dute

Nerea Uranga 2014ko ekainaren 19a

Gizonezkoen KAE 1 Ligakoak izango dira arraun denboraldia hasten aurrenekoak, eta Urola Kostan bertan hasiko dute: Zumaian. Izan ere, liga honetako denboraldiko aurreneko eta azkenenengo estropadak eskualdean izango dira: lehena Zumaian eta azkenekoa, irailaren 6an, Zarautzen. Igandean, 12:00etan hasita, Zumaiako XIX. Bandera izango dute traineruek jokoan. Zumaiako Arraun Elkarteak eta KAE-k antolatutako eta Zumaiako Udalak babestutako estropada da. Hiru tandatan banatuta hamabi traineru ariko dira nor baino nor Zumaian: horien artean Getaria Indaux San Anton, Orio Babyauto B eta Zumaia. Besteak dira, Castro, Donostiarra, Santurtzi, Lekittarra, Elantxobe, Ondarroa, Trintxerpe, Santoña eta San Pedro. Zumaiako taldea iaz maila gorenetik jaitsi egin zen, eta aurten beheragokoa estreinatuko du. Entrenatzaile berria du taldeak, Patxi Frances. Zumaiako Arraun Elkartetik esan dutenez, denboraldi aurrea ona egin dute, eta banderen lehian sartzeko asmoa dute. Igandean, denboraldi aurrean egindakoaren fruitua etxean erakusteko moduan dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide