Zumaiako Txirrindulari Elkarteko txikienek bukatu dute denboraldia

Baleike 2014ko ekainaren 19a

Zumaiako txirrindulari elkarteko alebinek eta infantilek aurreko larunbatean Korta industrigunea jokatutako lasterketekin amaiera eman diote 2014ko denboraldiari. Alebin mailan Mikel Manzisidor 13. sailkatu zen eta Kerman Arakistain 20.a izan zen. Infa...

Zumaiako txirrindulari elkarteko alebinek eta infantilek aurreko larunbatean Korta industrigunea jokatutako lasterketekin amaiera eman diote 2014ko denboraldiari. Alebin mailan Mikel Manzisidor 13. sailkatu zen eta Kerman Arakistain 20.a izan zen. Infantiletan, Gaizka Gurrutxaga Aizarnazabalgoak podiumetik agurtu denboraldia eta maila: hirugarren bukatu zuen bere infantiletako azken lasterketa eta datorren urtean kadetea izango baita. Antton Tolosa 25. sailkatu zen, Mihai Ovidiu 27., Unai Sasiain 36. eta Matxin Etxaniz 37. Nahia Urbieta 32. sailkatu zen, nesken artean aurrena izanik. Junior mailan Gipuzkoako txapelketa jokatu zuten Haritz Eizagirrek eta Jon Agirrek. Eibarren izan zen lasterketa, oso oso gogorra maila honetarako: ibilbidean Lastur eta Kalbarioko gainak menderatzeaz gain, karrerak amaiera Unbeko instalazioetan izan zuen. Hala ere Viveros San Antongo ziklistek oso lan txukuna egin zuten: Haritz Eizagirre 26. sailkatu zen eta Jon Agirre 39. 104 txirrindulari abiatu ziren lasterketako 101 kilometroak osatzera eta 63 bakarrik heldu ziren helmugara. Aste honetan Jon Agirrek Gipuzkoako Itzulian parte hartuko du. Lan handiak hartu ditu Agirrek baina ilusioz gainezka dago inoiz ez baitu horrelako lasterketarik korritu eta bueltarik osatu. 4 egun gogor izango ditu aurretik Agirrek. Viveros San Antondik bera bakarrik izango da Gipuzkoako Itzulian eta egoera horretan, zarauztarren taldeko koloreak defendatuz korrituko du. Gorka Etxabe pistako Espainiako selekzioarekin [...]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide