Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
"Asfixia ekonomikoa". Hori da Zestoako TS Fundicioneseko langileek bizi dutena. Epaileak oraindik enpresa likidatu ez duela eta, "egoera larrian" daudela salatu dute gaur egin duten protestan. Ordu laurdenez, Zestoako errepidea moztu dute gasolindegi parean, "bizi dugun zama azalerazteko". Izan ere, oraindik TSko langile izaera izanik, ezin dute langabezia saririk jaso. "Langile batzuk dagoeneko laguntza sozialak eskatzen ari dira". Horren aurrean, prozesua arindu dezatela eskatu diete epaileei. "Lehenbaileen hartu behar dute erabakia, arazoa handitzen ari delako". Protesta baino lehen, langileek batzarra egin dute. "Bakoitzak bere egoera kontatu du, eta oso gogorra izan da", esan dute. Hemen argazkiak: