Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Lagun Onak futbol klubaren teknifikazio eskolan izena emateko aukera duten gazteak 2004, 2005 eta 2006 urteetan jaiotako mutilak eta 2003, 2004, 2005 eta 2006 urteetan jaiotako neskak dira.
Izena emateko epea ekainaren 23tik 26ra izango da taldeak Garmendipe futbol zelaian duen bulegoan, 18:00etatik 19:30era. Lagun Onak futbol taldeak ordutegia errespetatzea eskatzen du, eta klubeko arropa ikusi eta probatzeko aukera egongo dela adierazi dute.