Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
[Sasoian.info] Junior Mailako Gipuzkoako Itzulia jokatuko dute bihar hasi eta hilaren 23ra bitartean, eta itzuliaren prologoa Aia-Aia erlojupekoa izango da. Txirrindularitzako atariko etapa bihar jokatuko dute, herrigunean atondutako zirkuitu batean; 2.534 metroko ibilbide batean, alegia.
Lehen txirrindularia 18:30ean abiatuko da, eta haren atzetik gainerako guztiak banan-banan 30 segundotik 30 segundora aterako dira. Hori horrela, 17:00etatik 20:30ak bitartean, herriko sarrera-irteerak itxita egongo dira. Aitzitik, Armendi-Gainetik Zarauzko edo Asteasuko bidea, Azkue baserritik Andatzarako bidea eta Arginmunoko gurutzetik Arruti alderako bideak irekita egongo dira.
Junior Mailako Gipuzkoako Itzuliari dagokionez, lehen etapa Olaberrian jokatuko dute larunbatean, bigarrena Andoainen igandean eta hirugarrena, azkenik, Seguran, astelehenean.