‘Fracking’-a salatzeko astero kalera aterako dira Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 19a

Fracking-aren aurkako talde bat ari dira sortzen bailaran, eta haren barruko Azkoitiko taldeak gonbidatu egin ditu «teknika honekin kezkatuta daudenak» taldearekin bat egitera, denen artean gauzak «errazago» egingo dituztelakoan. Astero jarriko dituzte mahaiak, sinadurak jaso eta informazioa emateko. Gaur 19:00etatik 20:30era izango dira plazan, eta etzi 11:00etatik 13:30era egongo dira, eliz atarian edo plazan. Honako helbidera idatzita ere jarri daiteke taldearekin harremanetan: frackingezurola@gmail.com.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide