Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maria Angeles Artola azpeitiarrak hogeita hamar urte bete ditu Venezuelan deportatuta, eta horren harira ekitaldiak izango dira datozen egunetan Azpeitian, Konponbidea bultzatuz iheslari eta deportatuak Euskal Herrira leloa ardatz hartuta.
Gaur eta bihar izango dira ekitaldiak. Deportatu ohi batek hitzaldi bat eskainiko du gaur, 19:00etan, Baigeran. Konfinamentuari, deportazioari eta estraditazioari buruzko azalpenak emango ditu hizlariak, besteak beste.
Bihar, argazkia
Bihar, 19:00etan, berriz, argazkia aterako dute liburutegi atzean, eta mokadua egongo da bertaratzen direnentzat. Era berean, kamera bat jarriko dute lekuan bertan, eta nahi duten guztiek Artolari mezua uzteko aukera izango dute; gero hari helaraziko diote.
Artolak 1978. urtean alde egin zuen Azpeititik. Frantziak Venezuelara deportatu zuen 1984an, eta ordutik han bizi da. Egun, bi azpeitiar daude deportatuta; bata Artola da, eta bestea Iñaki Etxarte. Bestetik, Azpeitiko iheslari politiko bakarra Juan Manuel Bereziartua Pakea da.