‘Ondartza 50 urte’ liburua aurkeztuko dute bihar

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 19a

  Xabier Etxabe zarauztarrak idatzi du Ondartza dantza taldeari buruzko liburu hori. «Euskal kulturaren inguruko guztia debekuak estaltzen zuen diktaduraren garaian» sortu zen taldea, eta sasoi hartako kontuak jaso ditu Etxabek Ondartza 50 urte (1963-2013) liburuan. Bihar aurkeztuko dute Zarauzko Udaleko Kultura sailetik bideratutako lan hori, Etxezabalan 19:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide