Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hasi dira ondasun higiezinen zerga kobratzen. Urtean zehar banketxetan izadako aldaketengatik, herritarrei etxera bidalitako ordainagiriak gainbegiratzeko aholkatu dute Zarauzko Udaletik, helbideratzean aldaketak egon litezkeelako. Ordainagiriak helbideratu gabe dituzten zergadunei horiek posta arruntez bidali zaizkie etxera. Iritsi ez zaienek udaleko zerga bilketa bulegora jo beharko dute, Etxezabalara. Ordainagiria helbideratuta dutenei zerga ordaintzeko borondatezko azken egunean, uztailaren 1ean kobratuko zaie.
Informazio edo argibide gehiago behar izanez gero, Zerga-bilketa Bulegora bertara joan, 943- 005114 telefono-zenbakira deitu edo zergabilketa@zarautz.org helbidera idatz daiteke. Bulegoaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era.