Munoaundin eta Idiakaitzen indusketa arkeologikoak egiteko dirua bideratuko du Aldundiak

Nerea Uranga 2014ko ekainaren 18a

Gipuzkoako Foru Aldundiak 150.000 euro bideratuko ditu aurten lurraldeko 35 indusketa lanetarako. Tartean daude Azkoitia eta Azpeitia arteko Munoaundi eta Zestoako Idiakaitz. Ikerne Badiola Kultura, Gazteria eta Kiroleko diputatuak esan duenez, ikerketa horien garrantzia azpimarratu du: "Gure helburua, gure ondarea azaleratu, aztertu eta ezagutaraztea da, balioan jarriz eta babestuz. Arkeologiak erakusten digu gure jatorria eta gure kultura, nondik gatozen argitzen digu". Munoaundiko indusketak iaz. Munoaundin aurten indarrak "bizilekuan oinarritu" nahi direla azaldu dute. Gainera, brontzezko apaingarriak (lepokoak) egiteko tailerra izan daitekeen eremua ere ikertu nahi dute. "Emaitzak oso esanguratsuak izan daitezke. Ezin dugu ahaztu aztarnategi honetan aurkitu zirela brontzezko giltzaorratz bat eta pisu batean erabiltzeko pisu neurria ere". Uste dute, apiangarrien ekoizpen inportantea egon zitekeela Munoaundiko herri harresituan. Alvaro Arrizabalaga zutik, eta Idiakaitzen lanean ari diren arkeologoak, atzo, aztarnategian. (Nerea Uranga/Hitza) Idiakaitz, berriz, Behe Paleolitoko Euskal Herriko aztarnategi bakarrenetakoa da. Bertan indusketak amaitzeko asmoa dao, azken urteetan jasotako materiala ikertzen hasi eta argitalpena prestatzeko. Egiturak jaso eta analitikak martxan jarriko dituzte kasu honetan. Idiakatzen iaz ere jardun zuten indusketa lanetan, hamabost egunez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide