Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
[Sasoian.info] Realak eta Eibarrek lagunarteko partida jokatuko dute datorren abuztuaren 15ean Zarautzen, Asti futbol zelaian. Real Sociedad Fundazioaren eta Kilometroak Kultur Elkartearen arteko hitzarmenaren baitako norgehiagoka izango da, urriko lehen igandean Orion ospatuko den Kilometroak 2014-aren aldekoa. Hori horrela, lagunarteko partida honetan lehen mailako gipuzkoarren derbiaz gozatzeko aukera izateaz gain, bilduko den dirua Kilometroak 2014-ra bideratuko da.