Orioko arraun elkarteak eta Ikastolak elkarlana abiatu dute

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 18a

Orioko arraun elkartea eta Orioko Herri Ikastola hitzarmena sinatzen. Erria txikota! lelopean Orioko Arraun Elkarteak eta Orioko Herri Ikastolak lankidetza hizarmen bat sinatu dute Kilometroak 2014 jaiaren barruan. Bi erakundeen asmoa urriaren 5a bitartean elkarlanean hainbat dinamika abiatzea da. Horretaz gain, arraun elkarteak nahiz Ikastolak euskararen normalizazioan lan egiteko konpromisoa dute, eta bide hori elkarlanean jorratuko dutela hizartu dute. Orioko Herri Ikastolako kideen ustez «Euskal Herrian nahiz nazioartean arrauna Orioko herriaren identitate ikurra da», eta egun bizirik dagoen itsas ondarerik garrantzitsuena ere badela uste dute. Horregatik, garrantzitsua iruditu zaie Erria txikota! lelopean Orioko Arraun Elkartearekin lankidetza abiatzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide