Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ekainaren 28an Azpeitiko jubilatuek irteera bat egingo dute Xoxotera. Baigera Azpeitiko jubilatuen elkarteak antolatu du irteera Azpeitiko Udalaren laguntzarekin. Irteera goizeko 10:30ean izango da, plazan. 11:30ean meza izango da Xoxoten bertan, eta ondoren hamaiketakoa egongo da guztientzat. Joan nahi duten guztientzat autoak egongo direla adierazi dute. Izena eman daiteke dagoeneko Baigeran, 10:30etik 12:30era. Prezioa 4 eurokoa izango da. Eguraldi txarra egingo balu, bertan behera geldituko litzateke irteera.