Eskozia atzo, gaur eta bihar izenburua duen hitzaldia emango du gaur, asteazkena, Ander Larunbe Anderson itzultzaileak, Urolako Napar Zuzterra elkarteak antolatuta. Eskoziakoaz gain, Kataluniako eta Euskal Herriko erabakitze eskubideaz ere ariko da Larunbe. 19:00etan izango da hitzordua Sanagustin Kulturgunean. Azpeitiko Kultur Mahaiak elkarrizketa egin dio Larunberi, ikusgai dago helbide honetan:
http://ttiki.com/67978.