Afrikako emakumeen inguruko erakusketa dago zabalik Zarautzen (Aiora Larrañaga/Hitza)
Euskal Herriko gizartea gero eta kultur anitzagoa da, eta beste lurralde batzuetatik etorritako bizilagunak ezagutzeko urratsak ematen ari da Zarauzko Udala. Atzo, esaterako, Afrikako emakumeen bizimodua nolakoa den azaltzen duen argazki erakusketa ireki zuten (
Eta zu, norekin zaude? Ni Afrikako emakumeekin). Erakusketak ez du egoera bakarra islatzen, izan ere, Afrikako emakumeen bizi baldintzak anitzak dira, eta errealitate horretatik abiatuta, hainbat herrialdetako argazkiak bildu dituzte.
«Saharako basamortutik beherako emakumeek pobreziaren aurka eta gizartea sostengatzeko egiten duten lana islatu dute bertan», esan dute.
Argazki erakusketa ekainaren 29ra arte astelehenetik ostiralera izango da zabalik merkatu plazako goiko solairuan 18:00etatik 20:00etara. Jai egunetan goizez izango da irekita, 12:00etatik 14:00etara.
Bestalde,
gaur, asteazkena, arratsaldean Afrikako emakumeak hizpide izango ditu Garaipen elkarteko kide Jeanne Rolande Dacougna Minkette feminista senegaldarrak.
Mujeres negras en Euskadi: identidades y empoderamiento hitzaldia gaur 18:00etan izango da merkatu plazako bigarren solairuan.