Anbulatorioan hizkuntza eskubideak errespetatzeko eskatu du Zumaiako Udalak

Baleike 2014ko ekainaren 18a

Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hainbat herritarren kexak jaso ditu, azken asteotan Zumaiako Osasun Zentrora euskaraz ez dakiten familiako medikua eta pediatra berriak etorri direlako. Haurdunentzako materiala ere gaztelaniaz bakarrik dagoela salatu dute erabiltzaileek. Horregatik, Zumaiako alkatea anbulatorioko arduradunarekin egon da, herritarren kexak bideratu eta udalaren kezka adierazteko. Zentroko arduraduna bat etorri da eskariekin, eta egoera hau hilabete gutxitako kontua izateko itxaropena erakutsi du. Egoera aldatzeko bere konpromisoa erakutsi du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide