Zarauzko Udalak adierazi duenez, "geltokiaren helburua da herritarrei Astiko gunera gerturatzeko erraztasunak ematea eta kanpotik datozen bisitariei bertan autoa utzi eta herriko zein hondartzako guneetara gerturatzeko modua eskaintzea".
Zerbitzua aurrez eskatu behar dute erabiltzaileek. Autobusak bere geldialdia egin dezan, bere ordutegian zehaztutako ordua baino 20 minutu lehenago abisatu behar da. Eskaera geltokian bertan egongo den botoi bati klik eginez egingo da. Botoiaren argia piztuta geratzen bada, autobusak eskaria jaso duela esan nahiko du. Argia itzali egiten bada, berriz, eskaera 20 minutu horietatik kanpo egin dela esan nahiko du, eta kasu horretan, minutu batzuk itxaron eta berriro eman beharko zaio botoiari. Izan ere, autobusa orduerdiro gune horretatik pasatzeko aukera egongo da.
Ibilgailuentzako doako aparkalekuak
Autoentzako beste hiru doako aparkaleku egongo dira udan Zarautzen: Eguzki Izar, Abendaño eta Eroskiko aparkalekua (azken honetan jaiegunetan bakarrik). "Bisitariek eta herritarrek udan, autoa bertan utzi eta herriko autobus zerbitzuaren bitartez herriko edozein gunetara joateko aukera izateko".
Eguzki Izarreko aparkalekuan autoa utzi nahi izanez gero, Ikastola ondoan dagoen geltokian egongo da herri autobusa hartzeko aukera, eta autoa Abendañon aparkatzen bada, La Salle Ikastetxearen parean dagoen biribilgunean hartu daiteke. Eroskiko gunean aparkatzen bada, berriz, sarrera ondoan dagoen biribilgunean hartuko da autobusa.
Uda honetako autobus ordutegi berriak eskuragarri daude jada herri autobusetan, geltokietan eta
Zarauzko Udaleko webgunean.