Zarauzko Udalak eskolako materiala erosteko diru laguntza areagotu du

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 17a

Zarauzko Udal Gobernuakjakinarazi du eskola materialarekin laguntzeko 15.000 euro gehiago bideratuko duela aurten. Gogoratu du Gizarte Zerbitzuek aurretik ere bazutela horretarako partida bat—181.369 euro—gordeta, eta orain areagotu egin dutela diru kantitate hori.  Bestelako kasu zehatzetarako—etxegabetze kasuak, esaterako—ematen dituen laguntzekin batera, guztira 200.000 euro bideratu ditu aurten udalak. Eskola materiala erosi ahal izateko diru laguntza eskatzeko, Gizarte Zerbitzuetara (Zigordia Kalea, 33) jo beharko dute herritarrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide