Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxebizitza Planaz eta udal laguntzez jarduteko herritarrentzako bilera informatibo bat antolatu du Azpeitiko Udalak. Bilera ostegunean (ekainak 19) da, 19:15ean, udaletxeko pleno aretoan. Udalak herritarrak bileran parte hartzera deitu ditu. Bertan, udal ordezkariek eta udaletxeko teknikariak arduratuko dira informazioa emateaz. Laguntzen inguruko informazioarekin batera, "herritarren artean dauden zurrumurruak ekiditea da" bileraren beste helburuetako bat.