Alemaniako hainbat hedabiderentzako lana egiten duten kazetariak eta Azpeitiko udaleko ordezkariak Madalenako ospitalean.
Azpeitiak dituen altxor turistikoak atzerrian ezagutzearen garrantzian oinarrituta, Alemaniako hainbat hedabideentzat lan egiten duten kazetari talde bat izan zen joan den asteazkenean herrian. Taldeak Azpeitiko toki bisitatu zituen, tartean Loiola. Kazetariek Azpeitiaren eta Manresaren arteko Inaziotar Bideari buruzko erreportajeak egiteko asmoa agertu zuten. Azpeitiko Madalena ospitale eraberritua ere ezagutu zuten, besteak beste, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatearekin eta Iñaki Portilla Azpeitiko zinegotziarekin eta Jesus Mugika turismo teknikariarekin.
Turismo datuak hobera
Azpeitiko Udaletik azaldu dutenez, azken urteko turismo datuak "oso onak" izan dira, eta "aberastasun iturri bilakatzeko" ahalegin berezia egiten ari dira Azpeitiko Udala eta Iraurgi Berritzen. "Krisia gainditzeko sektore berriak bultzatzea nahi baita eta bereziki turismoa Azpeitiko 2025 Plan Estrategikoaren arabera", esan dute udaletik.