Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herritarrek errepublika ala monarkiaren artean «aske» aukera dezaten, Espainiako Gobernuak erreferenduma egin dezan eskatu nahi du Ezker Anitzak. Eta hori eskatzeko Zarauzko Zarauzko Udalbatzaren babesa galdegingo du alderdi horrek, mozio bidez. Biharko udalbatzarrean eztabaidatuko dute mozio hori. «Herritarren eurei eragiten dieten erabakiak hartzerakoan euren iritzia kontuan izatea nahi dute, geroz eta indar gehiagorekin ari dira hori eskatzen», nabarmendu du Ezker Anitzako zinegotzi Mariana Aranburuk. Haren arabera, «ezinbestekoa» da herritarrei hitza ematea une honetan. «Espainiako Gorteek Felipe Borboikoa errege izendatzen badute herritarrei euren iritzia galdetu gabe, haientzat ez du inongo legitimitaterik izango eta ez dute estatuburu gisa aitortuko», nabarmendu du.