Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Artiola Artisautzaren Guneak, Artezaleak elkartearen laguntzarekin, Saskigintza Topaketa antolatu du Zarautzen ekainaren 19tik 21erako. Jardunaldien helburua saskigintza sustatzea da, askotariko material eta teknika ezagutzak aurkezten dituen aukera berriak azaltzea, artisautzan eta baita beste lanbide batzuetan ere, hala nola, arkitektura, diseinu edota hirigintza arloan ere. Bertan izango dira Idoia Cuesta, Joan Farre eta Carlos Fontales.
EgitarauaEkainak 19, osteguna- 10:00-10:30. Topaketaren aurkezpena
- 10:30-12:00.Azurmendi Anaiak dokumentalaren emanaldia
- 12:00-14:00. Saskigintza teknikak eta beste lanbideetan duen erabilera, Idoia Cuestaren eskutik.
- 16:00-21:00. Ikastaroaren jarraipena.
Ekainak 20, ostirala- 10:00-12:00. Saskigintza tradizionala eta honen erabilera berriak, Joan Farre y Carlos Fontalesen eskutik.
- 12:30-14:00. Saskigintza tradizionaleko pieza baten lanketa.
- 16:00-18:00. Piezaren amaiera.
- 18:00-21:00. Kanpoan burutzeko estrukturaren azterketa.
Ekainak 21, larunbata- 10:00-14:00. Kanpoan burutzeko estrukturaren eraikuntza.
- 16:00-21:00. Estrukturaren eraikuntzaren jarraipena.
- 21:00. Amaiera afaria.
Informazio gehiago www.artiola.org webgunean aurki daiteke. Topaketetan parte hartu nahi dutenek 20 euro ordaindu beharko dute.