Zarauzko Gabota ikastegiko 140 ikaslek dantza erakustaldia eskainiko dute etzi

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 17a

Gabota dantza ikastegiak emanaldia eskainiko du  ostegunean, hilaren 19an. 140 ikaslek hartuko dute parte, eta besteak beste, ballet klasiko, euskal dantza eta hip hop erakustaldiak egingo dituzte. Arizbatalde frontoian izango da, kiroldegian, 18:30ean. Emanaldiak ordu bete iraungo du gutxi gorabehera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide