Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean, ekainaren 21ean Zarautz Abesbatzak Europako Musikaren Eguna ospatuko du Zarautzen, Villa Mundako parkean, gaueko 22:00tan. Zarautz Abesbatza duela 10 urte hasi zen egun hori ospatzen, Suitzara egindako bidaian, eta ordutik gaztetxoen bi taldek eta nagusienak emanaldiak eskaini ohi dituzte aire zabalean, arratsaldez eta gauez hurrenez hurren. Aurten jarduera horren hamargarren urteurrena denez, bi emanaldiak gauez izango dira, 22:00tan hasita.
Euria egingo badu, emanaldia bertan behera geratuko litzateke.